Ekonomia -
Aurreikuspenak
Erkidegoek defizitaren muga gainditzeko aukera onartu du De Guindosek
Hala eta guztiz ere, Rajoyren Gobernuko ministroaren arabera, "2013ko defizit publikoa kontrolpean dago".
Erredakzioa
Zenbait erkidego 2013ko defizit publikoaren helburua ez betetzea gerta daitekeela onartu du Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak. Hala ere, ministroaren arabera, defizit publikoaren azken helburua (% 6,5) bete egingo dela adierazi du.
Luis de Guindos Europa Presseko gosari informatiboetan egin ditu adierazpenok. De Guindosen arabera, desbideratzeak ez dira "esanguratsuak" izango, eta tokiko erakundeen superabitaren bidez orekatuko dira.
Halaber, Ekonomia ministroak esan du Gizarte Segurantzak ere aurreikusitako helburua beteko duela, eta zerga bilketa "nahiko ondo" joan dela gaineratu du. "2013ko defizit publikoa kontrolpean dago", adierazi du.
Horrez gain, Altxorraren eta arrisku sariaren garapen onari esker, iaz 9.000 milioi euro aurreztu zirela azpimarratu du. Diru horrekin zorraren interesak finantzatuko dira, eta defizitari ere lagunduko dio.