Ekonomia -

Operazioa Frantzian

FagorBrandt erosteko bi hautagaietako batek eskaintza atzera bota du

"Kolpe gogorra izan da. Egoera oso korapilatsua da, ez dakigu zer egin", adierazi dute iturri sindikalek.

FagorBrandt. Argazkia: EITB
FagorBrandt. Argazkia: EITB
FagorBrandt. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FagorBrandt (Fagor kooperatibaren Frantziako filiala) enpresaren lantegiak erosteko zeuden bi hautagaietako batek eskaintza atzera bota du, iturri sindikalek jakinarazi dutenez.

Variance Technologiesek taldearen lau lantegietatik bi erosi nahi zituen, baina atzo gauean eskaintza bertan behera uzten duela jakinarazi zuen, zergatia azaldu gabe, bozeramaile sindikal baten arabera. 450 langile inguru daude erosi nahi zituen bi lantegietan. "Kolpe gogorra izan da. Egoera oso korapilatsua da, ez dakigu zer egin", adierazi dute iturri sindikalek.

Varianceren eskaintza La Roche-sur-Yon hiriko lantegia (garbigailuak eta lehorgailuak egiten dituzte bertan) eta Aizenaykoa (mikrouhin labeak) erosteko zegoen eskaintza bakarra zen.

Horrela, Cevital Aljeriako taldearen eskaintza da orain mahai gainean dagoen bakarra. Taldearen 1.800 lanpostuetatik 1.200 mantenduko lituzke, eta Orleansko (labeak) eta Vendomeko (gaseko sukaldeak eta bitrozeramikak) lantegiak eta Rueilgo eta Cergyko banaketa-zentroak ere hartuko lituzke.

Sindikatuek azaldu dutenez, bi eskaintzak elkarrekin bateragarriak zirela uste zuten, baina patenteekin arazoak izan zitezkeela uste zuten.

"Ez gara uzkurtuko, irtenbide bat aurkitu behar dugu", adierazi dute iturri horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea