Ekonomia -
Lan gatazka
Eskola garraioko langileen greba amaitu da
Langilek asteazken honetan itzuliko dira euren lanpostuetara, urtarrilaren 27an hasitako grebari amaiera ezarriz.
Erredakzioa
Eskolako garraioko monitoreen zerbitzua asteazken honetan jarriko dute berriro martxan, zerbitzuaren enpresen eta langileen artean akordioa itxi ostean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak astearte honetan jakitera eman duenez.
Iragarpen hori Eusko Jaurlaritzak egin du, atzoko azken orduan ELA sindikatuak goizean eskolako garraioko monitoreen sindikatuetako ordezkariak aurreakordio batera heldu zirela enpresekin jakitera eman ostean. Gaur hiru lurraldeetako batzarrek berretsi beharko zutela gaineratu zuen.
Ohar batean, akordio batera iristeko eta milaka euskal familiei eragin dien grebari amaiera jartzeko bi aldeek azaldutako gogoa aintzat hartu du Eusko Jaurlaritzak.
Monitoreek greba iraunkorra abiatu zuten urtarrilaren 27an, euren lan baldintzak zeregin berdinean ari diren langile publikoenekin parekatzea eskatzeko.
Orotara 500 langile daude sektore honetan EAEn, gehienak emakumeak.