Ekonomia -
Batzarra Valladoliden
Rajoyk 'zerga jaitsiera mailakatua' iragarri du 2015etik aurrera
"Baikorrak izan gaitezke. Gauzari buelta ematea lortu dugu", esan du Espainiako Gobernuko presidenteak, PPren Belaunaldi Berriekin egindako topaketa batean.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, 2015tik aurrera "zerga jaitsiera mailakatua" izango da Espainian, eta hurrengo urteetan ere egingo dira.
Gainera, presidentearen esanetan, bere Gobernuak "egoerari buelta ematea" lortu du, eta azken bi urteetan hartutako neurriak "fruituak ematen hasi dira".
"Baikorrak izan gaitezke. Gauzari buelta ematea lortu dugu", esan du Espainiako Gobernuko presidenteak, PPren Belaunaldi Berriekin egindako topaketa batean, asteburu honetan Valladoliden egiten ari diren Batzar Nazionalean.
Gainera, Rajoyk berretsi du neurriak "fruituak ematen" hasi direla eta langabeziaren inguruko azken datuen hobekuntza azpimarratu du. "Pixka bat igotzen hasi gara, igotzen jarraitzea da erronka", nabarmendu du.