Ekonomia -

EHUren txostena

2013 urtean enplegua sortu zen Euskadin

EHUk egindako Euskadi Lan Txostenak, ordea, kontratuen behin-behinekotasuna eta partzialtasuna areagotu direla erakusten du.

EHUk egindago Euskadi Lan Txostena
Euskadi Lan Txostena
Apurka enplegua sortzen doa Euskadin

1:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013ko azken hiruhilekoari buruzko Euskadi Lan Txostenak enplegua sortu dela adierazi du, laugarren aldiz jarraian. Lana aurkitu zutenak galdu zutenak baino gehiago izan ziren. Hala ere, eta txostenak dioenez,  “kontratu berrien behin-behinekotasuna eta partzialtasuna areagotu egin da”.

Gaur aurkeztu dute Bilbon txostena. Hiru hilabetetik behin prestatzen dute Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikertzaile talde batek. Halaber, langabetuek lan bila daramaten denbora ere nabarmen luzatu da.

Sara de la Rica Ekonomia katedradunak zuzendu du txostena. Azpimarratu duenez, “laugarren hiruhilekoz jarraian, Euskadin lana aurkitu zuten pertsonen kopurua galdu zutenena baino handiagoa izan zen”. “Hiruhileko honetan, lanpostu bat lortu eta galdu dutenen arteko aldea 4.000 pertsona baino gehiagoko izan da. Duela urtebete 18.000 pertsona inguruko galera izan zen”, zehaztu du.

“Joan den urteko azken hiru hilabeteetan, lanpostu bat lortu zuten pertsonak 45.900 izan ziren. Galdu zutenak, berriz, 41.600. Laugarren aldiz jarraian, enplegua sortu da”, esan du.

Euskadin lan egiteko prest dagoen populazioak gorakada handia izan du. Txostenaren arabera, lana duen populazioa zahartu egin da, baita kontratuen behin-behinekotasuna eta partzialtasuna areagotu ere. Halaber, langabetuek lan bila daramaten denbora ere nabarmen luzatu da.

Behin-behinekotasuna eta partzialtasuna

Txostenak lan-kontratu berrietan behin-behinekotasuna eta partzialtasuna hazi direla erakusten du. Horrek “prekarietate bikoitza” ekar lezake eta lan merkatuarentzako “albiste txarrenetako bat” izango litzateke.

“Giza kapitalaren sutapena bateraezina da aldi baterako enpleguarekin eta lan jardunaldi partzialekin; lan kualifikatuen aldeko apustua egin behar du Euskadik, ordainsari egokiak dituen enplegu egonkorrekin. Horrela ez bada, eskulan emankorrenen exodoa izango da”, dio txostenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea