Ekonomia -
Balantzea
Googlek 9.500 milioi euro irabazi ditu 2013an, % 20 gehiago
Bilatzailearen diru-sarrerak % 20,6 handitu ziren, eta Motorola Mobility filialarenak, saldu berri duen enpresarenak, % 4,1.
Erredakzioa
Googlek 12.920 milioi dolar (9.500 milioi euro) irabazi zituen 2013an, aurreko urtean baino % 20,3 gehiago, multinazionalak jakitera eman duenez.
Sareko bilatzaile handiaren negozioa 59.825 milioi dolarrekoa (43.989 milioi euro) izan zen, 2012an baino % 19,2 handiagoa.
Kopuru horretatik, bilatzailearen diru-sarrerak % 20,6 hazi ziren, 55.519 milioi dolarreraino (40.822 milioi euro), eta Motorola Mobility filialarenak, Lenovori saldu berri dion enpresarenak, % 4,1 handitu ziren, 4.306 milioi dolarrekoak (3.166 milioi euro) izan baitziren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea