Ekonomia -

Datu ekonomikoak

Fagor efektua saihestu eta puntu bat haziko da Gipuzkoako ekonomia

Gipuzkoako Bazkundeak jakinarazi dituen datuen arabera, kanpo merkataritzak bultzatuko du igoera, baina ez du eraginik izango enpleguan.

Fagorrek Arrasaten duen egoitza. EFE.
Fagorrek Arrasaten duen egoitza. EFE.
Fagorrek Arrasaten duen egoitza. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Bazkundeak 2014an ekonomia puntu bat igoko dela aurreikusten du. Fagor efektua saihestu, eta kanpo merkataritzak bultzatuta gauzatuko da susperraldia, baina ez du enpleguan eraginik izango.

Erakunde honetako presidenteak, Pedro Esnaola, eta idazkari nagusiak, Endika Sánchez, Berrikuntza zuzendariarekin, Iñigo Muguruza, batera egin duten agerraldian, ekonomiaren egoerari eta etorkizunari buruz Bazkundeak gauzatu duen txostena aurkeztu dute.

Barne produktu gordinaren % 1,3 eta % 1,5 arteko igoera izanda "zaila da enplegua sortzea", esan du Esnaolak. Horretarako, "enpresak hazi egin behar dira, eta merkatuak, produktuak eta proiektuak izan behar dituzte". Testuinguru honetan, finantziaziora heltzea "ezinbesteko giltzarria" dela esan du.

Gipuzkoako Bazkundeko zuzendari nagusiak esan duenez, enpresak "krisian sartu aurretiko egoera okerragoan ateratzen dira" eta 2007an "grafikoetako goi postuetan" egotetik "azken postuetan" egotera pasatu dira.

Pedro Esnaolaren esanetan, "esperientzia, baliabideak eta ahalmena dauzkagu". Herrialdeek "mundua eraldatu" egin dela ulertu dutela eta "gauza ezberdinak" egin dituztela nabarmendu du. "Lehiakorrak izateko, aldaketa hori guztiok egin behar dugu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea