Ekonomia -

Kontratu berria

Murueta ontziolak bi atunontzi egingo ditu Frantziar enpresa batentzan

Bi ontzi hauek egiteko kontratua urtarrilaren 15ean sinatu zuten, ontziolako iturriek jakitera eman dutenez. 77 metroko luzera eta 15 metroko zabalera izango dute aipatu ontziek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Murueta ontziolak bi atunontzi izozkailu egingo ditu Frantziako CFTO enpresarentzat  (Compagnie Française de Thon Oceanique). 2015ko azaroan eta 2016ko apirilean entregatuko dituzte.

Bi ontzi hauek egiteko kontratua urtarrilaren 15ean sinatu zuten, ontziolako iturriek jakitera eman dutenez. 77 metroko luzera eta 15 metroko zabalera izango dute aipatu ontziek.

Guztira 900-1.000 tona atun hartzeko gaitasuna izango dute.

Ontziolatik azaldu dutenez, une honetan beste lau atuontzi egiten ari dira eta, horiek bukatzean, Frantziako enpresarekin adostutako beste biak egiten hasiko dira. “Laster” egitasmo berriak iragarri egingo dituztela gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea