Ekonomia -

Brusela

Espainia, EBn argiaren salneurria gehien igo duen bigarren herrialdea

Europar Batzordek egindako ikerketaren arabera 2008a eta 2012a bitartean Lituaniak (%47) bakarrik gainditu zuen elektrizitatearen prezioaren igoeran (%46).

Argindarraren prezioak gehien igo duen EBeko bigarren herrialdea da Espainia.EFE.
Argindarraren prezioak gehien igo duen EBeko bigarren herrialdea da Espainia
Argindarraren prezioak gehien igo duen EBeko bigarren herrialdea da Espainia.EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batzordeak aurkeztutako ikerketa baten arabera 2008 eta 2012 urteen bitartean % 46arekin argindarraren prezioak gehien igo zuen bigarren herrialdea da Espainia. Liatuania, %47ko igoerarekin, izan zen marka hori gainditu zuen herrialde bakarra.

Bruselaren arabera joera hau banaketa kostuen, BEZaren eta berriztagarrien primen igoerek eragin zuten, besteak beste. Ikerketak dioenez Espainia da transmisio  eta banaketa kostu gehien dituen EBko estatua, 7 euro/kWh-ko. Bere atzetik Eslovakia, Danimarka eta Lituania aurkitzen dira, 6 euro/kWh-ko kostuarekin gora.

Argindarraren salneurriaren igoeran Espainiaren atzetik Chipre (%43), Polonia (%38), Portugal (%35), Letonia (%34) eta Estonia (%32) aurkitzen dira. Prezioak gora gutxien egin zuten herrialdeak Italia eta Belgika izan ziren (%3).

Industriaren tarifa elektrikoak hazkunde motelagoa jasan zuen Espainian: %12a. Hala ere etxeetako bide bera jarraitu zuen Europako Batasuneko gainontzeko herrialdeetan %3,5a igo baitzuen.

BEZaren igoerak eta sareko kostuek eraginda Espainiako etxeetako gasaren salneurria ere %39,5 igo zen.

Bruselan, 2030era begira prestatu duten klimari eta energiari buruzko planean aurkeztu dituzte datu hauek. EBko argindarraren igoera aldaketak klimatikoaren aurkako borrokak ez duela eragin frogatu dute eta horren errudun zerga eta banaketa egin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea