Ekonomia -
Zentral nuklearra
Espainiako Gobernuak dekretua onartuko du Garoña ireki ahal izateko
Estatuko Energia idazkariak aurreratu duenez, urtarril amaieran edo otsail hasieran onartuko du dekretua, eta garbi utzi dute enpresa dela zentrala martxan jar dezakeena, ez Gobernua.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak onartuko duen dekretu baten arabera, Garoñako (Burgos) zentral nuklearra berriro martxan jarri ahal izango da, operadoreak (Nuclenor) hala nahi izanez gero.
Alberto Nadal Estatuko Energia idazkariak azaldu duenez, urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran onartuko du Ministroen Kontseiluak dekretua.
"Martxan jartzeko erabakia operadoreak hartu behar du. Gobernuak araudia ezartzen du" Garoñak berriro ateak ireki ahal izateko, adierazi du Nadalek.
Garoña ekainetik dago geldirik arrazoi "ekonomikoengatik", eta Nuclenorrek (Endesak eta Iberdrolak erdibana kudeatzen duten operadorea) oraindik ez du erabaki energia nuklearrarekin elektrizitatea sortzen jarraituko duen ala ez.