Ekonomia -
2013ko laugarren hiruhilekoa
Espainiako ekonomia % 0,3 hazi da, De Guindosek adierazi duenez
Ekonomia ministroaren hitzetan, susperraldia ''errealitatea da'', eta atzeraldia gainditu du Espainiako ekonomiak.
Erredakziia
Espainiako ekonomia % 0,3 hazi da 2013ko laugarren hiruhilekoan, Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak adierazi duenez. Hala, ekonomiaren susperraldia dagoeneko ''errealitatea'' dela azpimarratu du ministroak, Kongresuaren Ekonomia Batzordean egin duen agerraldian.
Bertan aurreratu duenez, BPGak tasa positiboak eskainiko ditu 2014ko bigarren erdialdean, eta Espainiako ekonomiak atzeraldia gainditu duela aurreratu du. Ekonomiaren susperraldia oraindik hauskorra den arren, martxan dagoela azpimarratu du ministroak, eta defizita zuzentzeko neurriak goraipatu ditu.
Ildo horretan, jasangarritasuna eta egonkortasuna sustatzeko neurriei eutsiko dietela gaineratu du Luis de Guindosek.