Ekonomia -

Langabezia datuak

EAEn iaz baino 1.700 langabe gutxiago daude 2013aren amaieran

Nafarroan, berriz, gora egin du langabeziak. 2012ko abenduko datuekin alderatuta, 210 langabe gehiago zenbatu dira.

Langabeziak behera egin du abenduan

1:22

IKER GOMEZ / EITB.COM

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabeziak behera egin du abenduan Euskal Autonomia Erkidegoan, gaur Enplegu Ministerioak jakitera eman duenez. Guztira, 7.326 langabe gutxiago daude Euskal Auonomia Erkidegoan. 2012ko abenduko datuekin alderatuta, 1.709 langabe gutxiago zenbatu ziren joan den hilean. Datu orokorretan, beraz, langabeziak iaz % 1,01 egin zuen behera. Gauzak horrela, EAEk 167.000 langabeekin itxi du 2013a. Iazko abenduan, berriz, 169.000 pertsona zeuden lanik gabe.

Lurraldeka, Gipuzkoan  jeitsi da gehien langabe kopurua, 2.596 pertsona  gutxiago (% 5,28) zeuden langabezian abenduan,  2012ko datuekin alderatuta.  Bizkaian 3.834 langabe gutxiago zenbatu dira eta Araban 896 gutxiago.

Urte osoko datuei erreperatuta, Araban bakarrik egin du gora langaeziak, % 0,8.  Gipuzkoan, berriz, % 2,26  jeitsi zen langabezia 2013an eta Bizkaian %  0,89.

Batez ere, emakumeen artean jeitsi da gehien langabezia abenduan: 4.759 emakume langabe gutxiago zenbatu ziren, betiere, 2012ko abenduko datuekin alderatuta. Denera, 84.846 emakume daude langabezian EAEn. Lanik gabe dauden gizonezkoak berriz, 82.528 dira abenduan,  2012an baino 2.570 gutxiago.

Zerbitzuen alorrean egin du, batez ere, behera langabeziak. Industrian eta nekaziratzan  ere, gutxiago bada ere, jeitsi egin da. Gora egin duen alor bakarra eraikuntza izan da.

Nafarroan bestelako datuak jaso dira. Langabeziak gora egin du abenduan. 2012ko abenduan baino, 210 langabe gehiagozenbatudira. Industrian egin du gora, batez ere, lanik ezak.

Estatuan ere, Enplegu Ministerioak zabaldutako datuen arabera, behera egin du langabeziak. 4.701.338 pertsona zeuden langabezian 2013ko abenduan, 2012an hilabete horretan baino 147.385 gutxiago. Gauzak horrela, 107.570 langabe gutxiago daude egun Estatuan. 4,7 milioi pertsona daude langagezian , eta Espainiako Gobernutik azpimarratu dutenez, azken 15 urteotako abenduko daturik onena izan da pasa den hilekoa. Krisi ekonomikoa hasi zenetik langabeziak behera egiten duen lehenengo urtea da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian