Ekonomia -

Estatuko datuak

Familien zorra azaroan igo da, lau hilabetez jaitsi ostean

Estatuan dauden enpresek, euren aldetik, bosgarren hilabetez murriztu zuten euren zorra, 1.084 bilioi euroetaraino, urriaren amaieran 1.090 bilioiko zorra izan eta gero.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako familien zorra azaroan igo zen, lau hilabetez jaitsi ostean, ostegunean Espainiako Bankuak emandako datuen arabera. Hain zuzen ere, igoera % 0,52koa izan zen, eta 789.039 milioi eurokoa zen hilabete horren amaieran. Horrela, aurreko hilabeteetako joera, zorren mailak krisialdia hasi zenetik mailarik baxuenean kokatu zituena, hautsi egin zen. Estatuan dauden enpresek, euren aldetik, bosgarren hilabetez murriztu zuten euren zorra, 1.084 bilioi euroetaraino, urriaren amaieran 1.090 bilioiko zorra izan eta gero. Horrek, enpresen zorren mailak behera jotzeak, kreditua ez dabilela esan nahi du.

Familia espainiarren zorra 2013ko ekainean igo zen azken aldiz, beste sei hilabetez behera egin ondoren, kontsumorako kredituengatik.

Orain ere, etxebizitza erosteko ez diren kredituek berriro egin dute gora, 178.993 milioi euroetaraino, urriko 176.022 milioietatik; halaber, etxea erostekoak ere igo dira, 614.862 milioietatik 616.028 milioietaraino. Elkarte ez finantzieroak izenekoei dagokienez, azaroan izandako jaitsiera balantzez kanpoko eta titulizatutako maileguen atzeraldiaren eraginez gertatu zen. Izan ere, urriko 667.366 milioietatik azaroak utzitako 662.790 milioietara igaro zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea