Ekonomia -
Jarduera ekonomikoa
Espainiako Bankuaren arabera, ekonomiak hobera egin du 2013 amaieran
2013ko azken tartean jarduera ekonomikoak hobera egin duela konfirmatu du eta hirugarren hiruhilekoan hasitako susperraldia luzatu da.
2013ko azken tartean ekonomiak hobera egin duela azaldu du Espainiako Bankuak. Orain arte dituzten datuen arabera, urteko hirugarren hiruhilabetean hasitako susperraldiak jarraituko luke.
Abenduko txosten ekonomikoan azaldu dutenez, ekonomikoak hobera egiten jarraitzen du (azaroko txostenean aurreratu zuten moduan), baina datorren hilabetera arte ez dute laugarren hiruhilekoaren eta 2013 osoko susperraldi ekonomikoaren ondoriorik aterako.
Kontsumo pribatuari dagokionean, kontsumitzaileen konfiantzak bere horretan jarraitu du eta merkatarienak gora egin du, baina ibilgailu pribatuen matrikulazioak eta enpresa handien etxe-salmentak behera egin dute. Enpresa-inbertsioak gora egin du nabarmen iritzi-adierazleek azaltzen dutenez, eta zama ibilgailuen salmenten gorakada moteldu egin da, ekoizpen industrialak behera egin du nabarmen.
Lan merkatuari dagokionean, "azken hilabeteetan izandako hobekuntzaren jarraipena" ikusten du erakundeak, urteko lanbide tasa moteldu baita. Bestalde, langabetuen zifrak behera egin du. Gainera, Gizarte Segurantzan izena eman zutenen datuak behera egin omen zuen nekazaritza-sektorean eta "eboluzio oso aldakorra" omen du, industria eta eraikuntza egonkortu egin dira, zerbitzuen sektoreak gora egin zuen bitartean.
Eraikuntza sektoreko inbertsioari dagokionean, egonkortzen jarraitzen du, porlanaren eta mineral ez metalikoen kontsumoa leundu baita. Kanpo sektorearen zabalkuntzak jarraitzen du, baina Espainiako Bankuak gogoratu du inportazioetan esportazioetan baina areagotze gehiago izango du.
Europar Batasun barruan izan diren esportazioak kanpokoak baino gehiago izan dira eta turismoan eboluzio ezinhobea konfirmatu dute, urteko erdialdean legez.