Ekonomia -

Ministroen Kontseilua

Soriak ostiralean iragarriko du argiaren prezioa ezartzeko proposamena

Industria Ministerioak iragan astean hartutako erabakia defendatu du. Enkante horretan “ohiz kanpoko baldintzak” eman zirela jakin zuen Gobernuak eta, horrenbestez, bertan behera uztea erabaki zuten

Argiaren prezioa ostiralean erabakiko du Ministro Kontseiluak

1:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Soria Espainiako Industria eta Energia ministroak ostiralean iragarriko du argiaren prezioa finkatzeko ereduaren inguruko proposamena. Hala ere, proposamen horrek ez dio alor elektrikoaren erreformari eragingo.

Ser irrati kateari eskainitako elkarrizketan, Industria Ministerioak iragan astean hartutako erabakia (enkantea bertan behera utzi) defendatu du. Enkante horretan “ohiz kanpoko baldintzak” eman zirela jakin zuen Gobernuak eta, horrenbestez, bertan behera uztea erabaki zuten.

Enkantearen emaitza ikusita, Gobernuak txosten bat eskatu zuela azaldu du Soriak. Enkantean “manipulazioa” egon zela atzeman zuen Gobernuak, nahiz eta manipulatzaileak nortzuk izan ziren ez jakin.

Prezioak aurreko egunetakoengandik “oso ezberdinak” zirela atzeman zuen Rajoyren Gobernuak. “Enkante horretako mekanismoan zer gertatu zen jakiteko sakonean sartu behar ginen, hartu beharreko erabakiak adostu ahal izateko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea