Ekonomia -
Urtarriletik aurrera
EAEko familiek 100 euro gehiago ordainduko dituzte argindarraren truke
Egun, Euskadiko familiek batez beste 900 euro ordaintzen dituzte urtean argindarraren truke. Kopuru horri % 11,5eko igoera gehitu beharko zaio urtarrilean.
IKER GOMEZ / EITB.COM
Euskal Autonomia Erkidegoko familiek batez beste 900 euro ordaintzen dituzte urtean argindarraren truke, gaur Euskadiko Kontsumitzaileen Elkarteak ohartarazi duenez. Gastu horri urtarriletik aurrera izango den % 11,5eko igoera gehitu beharko zaio.
Euskadi Irratiak jaso duenez, orain hamar urte Euskadiko familiek batez beste 400 bat euro ordaintzen zituzten urtean argindarraren truke. Aurten, berriz, kopuru hori 900 eurora igo da, azken urteetako garestitzearen ondorioz.
Kontsumitzaileek elkarteen kritikak
Facua elkartearen ustez ''onartezina'' eta ''erabateko basakeria'' da argindarraren igoera berri hori, eta sektorean ''benetako erreforma'' egitea eskatu dio Gobernuari.
Ildo horretan, kontsumitzaileen elkarte ezberdinek igoera kritikatu dute eta TUR tarifaren prezioak arautzeko ahalmena berreskuratzea eskatu diote Gobernuari, prezioak Industriak ezarri ditzan.