Ekonomia -

'Enplegu berdeak'

Baliabideen eraginkortasunean oinarritutako hazkundea nahi du Urkulluk

Euskadiko 50 enpresa inguruk jaso dute gaur EMAS saria, eta ekitaldian, besteak beste, "enplegu berdeak" izandako hazkundea nabarmendu du lehendakariak.

Iñigo Urkullu
Iñigo Urkullu
Iñigo Urkullu

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkulluk gaur esan duenez, "enplegu berdeak hazi egin dira". Horregatik, "baliabideen eraginkortasunean oinarritutako hazkundearen aldeko apustua" egin du lehendakariak.

Euskadiko 50 enpresa inguruk jaso dute gaur EMAS saria, eta ekitaldian egin ditu adierazpen hauek Urkulluk. Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Antolaketa sailbururekin izan da lehendakaria sari banaketan.

"Susperraldia, hazkunde eredu berri batekin helduko da. Izan ere, hori da etorkizun sostengarri eta aberats bat bermatzeko bide bakarra", esan du lehendakariak.

Gainera, azken hamahiru urteetan "Europako ekoindustriak" 1,2 milioi lanpostu sortu dituela adierazi du, eta gaur egun 3,4 milioi enplegu dituela ekarri du gogora.

Bukatzeko, ekimen pribatuek eta publikoek, elkarrekin, "lanpostu sostengarriak sortzeko eredu berriak" asmatu behar dituztela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea