Ekonomia -

Ontzigintza

Pasaian hiru ontzi egiteko eskaria jaso du Zamakona ontziolak

Halaber, Santurtzin beste bi ontzi egitea ere espero dute. 90 milioi euroko kontratuak dira.

Zamakona ontziolak beste hiru ontziren eraikuntza lotzear dauka

0:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zamakona ontziolak Pasaian hiru ontzi egiteko kontratu berria lortu duela iragarri du Pedro Garaygordobil Zamakolako presidenteak SER irrati katean. Halaber, Santurtzin beste bi ontzi egitea ere espero dutela aurreratu du.

Pasaiko hiru ontziak armadorearekin baieztatuta daudela eta sinadura besterik falta ez dela esan du Garaygordobilek. EiTBk jakin ahal izan duenez, plataformetan laguntzeko ontziak dira; hiru ontzi horietatik bi eraikuntza prozesuan daude eta hirugarrena abiatzear. 90 milioi euroko kontratuak dira.

''Negoziazioak itxura ona dauka''

Halaber, Santurtzirako beste bi kontratazio ixtear daudela aurreratu du Garaygordobilek. Presidenteak adierazi duenez, negoziazio horiek ''aurreratuta'' daude eta ''bankuekin negoziatzen'' ari dira. ''Itxura ona dauka, bai'', esan du.

Guztira, 2016ra arteko lan-karga ekarriko luke.

"Tax lease" berria

Aste honetan maila honetako operazioen berri eman duen bigarren ontziola da, joan den astean Zumaiako Balenciaga ontziolak sei ontzi berri egingo dituela iragarri ondoren.

Izan ere, ''tax lease'' noiz onartuko zain, Zamakolak ontzi horietako bi eraikitzeari ekin zion, arriskua bere gain hartuta, Balenciagak egin bezala. Hala, bi konpainiek Europako Batzordeak onartutako ontzien finantzaketa sistema berriarekin bat egin dute, uztailean indarrean zegoena bertan behera geratu ondoren.

Garaygordobilek azaldu duenez, EBren babesa duen sistema berriarekin, ''hasi dira inbertitzaile berriak agertzen''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pasaia