Ekonomia -

Kontrol saioa

Urkullu: "2014. urterako aurreikuspenak onak dira"

Lehendakariaren hitzetan, Jaurlaritzaren aurreikuspenak kontutan hartuz, "konfiantza maila altuago batekin" egingo dio aurre bere Gobernuak 2014. urteari.

Urkullu: '2014ra begira, aurreikuspenak onak dira'

0:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko ekonomiaren susperraldiaren hasieran, "konfiantza" mezua igorri du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak, datorren urteari begira Jaurlaritzak dituen "aurreikuspen onak" kontuan hartuta. Besteak beste, industriak duen egoera, esportazioetan lortutako azken emaitzak edota euskal erakundeen "kaudimena" nabarmendu ditu. Horrez gain, azken asteetan EAJk, PSE-EEk eta PPk sinatutako hitzarmenak ere gogora ekarri ditu.

Urkulluk Eusko Legebiltzarreko taldeen galderei erantzun die gaur goizean, kontrol saioan.

Lehendakariaren hitzetan, Jaurlaritzaren aurreikuspenak kontuan hartuta, "konfiantza maila altuago batekin" egingo dio aurre bere Gobernuak 2014. urteari. Izan ere, datorren urtean Euskadiko Barne Produktu Gordinak % 1 egin dezake gora, lehendakariaren aurreikuspenen arabera.

"Atzeraldia atzean uzten hasi gara; erakusle guztien arabera, hazkunde txiki bat hasiko da orain, zortzi hilabetez atzeraldian egon ondoren", azaldu du. Horren harian, 2014. urtean langabezia "egonkortu" egingo dela gaineratu du, eta urte amaieran 2013koa baino "zertxobait txikiagoa" izango dela aurreratu du.

Bestalde, esportazioek % 4,4 egin dutela gora adierazi du Urkulluk. Industria alorrean ere "aurreikuspen onak" dituztela gaineratu du, baita aeronautika alorrean, garraioetan, energian edota ontzigintzan.

Bakerako proposamena

Bestalde, Urkulluk esan du Mariano Rajoy Espainiako presidenteari bakegintzarako eta bizikidetazarako proposamen zabal bat igorri diola: "Behin eta berriro egingo dut, beharrezkoa baldin bada".

Halaber, lehendakariak ukatu egin du presoak espetxetik ateratzeko plan bat eman izana Rajoyri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea