Ekonomia -
Gipuzkoako aurrekontuak
Aurrekontuak aurrera ateratzeko EAJren baldintza onartu du Bilduk
Krisiari aurre egiteko politikei 15 milioi euro gehiago zuzentzeko prest agertu da Martin Garitanoren Gobernua.
Erredakzioa
Krisiari aurre egiteko politikei 15 milioi euro gehiago zuzentzeko prest agertu da Martin Garitanoren Gobernua. Erabaki horrek 2014 urterako Gipuzkoako aurrekontuak onartu ahal izateko bidea erraztu du, hori izan baita aurrekontuak babesteko EAJ-PNVk jarritako baldintza.
Diputatu Nagusiak egin du iragarpena Idiazabalen, AMPO enpresara egindako bisitan. Goizean, EAJ-PNV abstenitu egin da Batzar Nagusietan eta horri esker, atzera bota dituzte PSOEk eta PPk aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak.
“Akordioa lortzeko, modu arduratsuan aritzeko, gizarte politiketan aurrera egiteko eta Gipuzkoako industriari babesa emateko borondatea erakutsi dugu goizean. Krisiari aurre egiteko planerako kopuru zehatza jarri du mahai gainean EAJ-PNVk. Krisiari aurre egiteko orain arte aurrera eramandako politikak indartzeko 15 milioi euro gehitzeko prest gaude”, azpimarratu du Garitanok.
EAJ-PNVk baldintza moduan jarri dituen 15 milioi horiek lortzeko zenbat partida “moldatzeko” prest agertu da, baita “industria eta enplegua bultzatzeko politikak indar gehiagorekin babesteko ere” agertu da Gipuzkoako Foru Aldundia.
Akordioa bihar bertan gauzatu liteke.