Ekonomia -

Abiadura Handiko Trena

Espainiak beste 3.000 milioi euro jaso litzake Europatik, AHTa egiteko

Eusko Jaurlaritzak AHTko Bergara-Elorrio tarteko lanak lehenbailehen egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari AHTren Jarraipen Batzordearen bileran.

Abiadura Handiko Trenaren lanak. Argazkia: EiTB
Abiadura Handiko Trenaren lanak. Argazkia: EiTB
Madrilek AHTren lanak bukatzeko konpromezua hartu du

1:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak beste 3.000 milioi euro eman diezazkioke Espainiari abiadura handiko trenaren proiektua gauzatzeko eta finantzatzeko. Europako Batzordeko Garraio aditua den Carlo De Grandisek azaldu duenez, aurkezten diren proiektuen arabera banatuko da dirua.

Atlantikoko trenbide sareak, horren baitan dago "euskal Y"a, 1.000 milioi euroko diru laguntza jaso lezake datozen zazpi urteetan.

Mediterraneoko korridoreak ere diru kopuru antzekoa jaso lezake, eta guztira Espainiako Gobernuak 3.000 milioi euro jaso litzake.

Diru hori datorren urteko udaberrian eta 2015an egingo diren lehiaketetan banatuko du Europako Batzordeak.

Europar Batasunak 19.700 milioi euro bideratuko ditu lehentasunezkoak diren Europako garraio sare nagusiak finantzatzeko, eta diru gehiena Europako bederatzi garraio korridore egiteko erabiliko da. 2014 amaieran jaso dezakete dirua herrialdeek eta Europako iturrien arabera, Espainiak diru-laguntza jasotzeko aukera handiak ditu.

Eusko Jaurlaritzak Espainiakoari eskatu dio "lehenbailehen gauza ditzala Bergara-Elorrio tarteko lanak"

Eusko Jaurlaritzaren Garraio sailburuorde Antonio Aizek Sustapen Ministerioari eskatu dio "lehenbailehen" gauza ditzala Bergara-Elorrio tarteko lanak, hori hartzen baitute euskal Yren ardatza, Paris-Gasteiz-Madril Europako trenbide lerroaren garapenerako "lehentasunezko elementua" delako.

Aiz da ostegun honetan Madrilen AHTa eraikitzeko Jarraipen eta Koordinazio batzordearen lan-bileran parte hartu duen euskal ordezkaritzaren arduraduna. Sailburuordeak Sustapen Ministerioaren ordezkariei azaldu die EAEri egotzitako lanak nola doazen, eta Espainiako gobernuari dagozkion lanen egoerari buruz galdetu die.

Bartzordea 2006tik bildu gabea zen, eta, osteguneko bileran, Aizek nabarmendu du Ministerioak "lehenbailehen" gauzatu behar dituela "Bergara-Elorrio" tarte estretagikoko lanak". 600 milioi euro inguruko kostua dute lan horiek. Haren iritziz, beharrezkoa da, halaber, "lehenbailehen lizitatzea" Ezkio-Itxasoko geltokia eraikitzeko lanak. Azken horiek 7,5 bat milioi euroko aurrekontua behar dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea