Ekonomia -

2014ko Aurrekontuak

EH Bildu: 'EAJ-PP akordioak murrizketa sozial gehiago ekarriko ditu'

Krisi ekonomikoa iraultzeko subiranotasuna gauzatzeari uko egitea egotzi dio koalizioak Urkulluri.

Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB
Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB
Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2014ko Aurrekontuak onartzeko, Eusko Jaurlaritzak eta PPk sinatutako akordioak murrizketa sozial gehiagori atera irekitzen diola adierazi du EH Bilduk. Koalizioaren iritziz, akordio horrek doitasuna dogma bihurtu du.

Maite Beitialarrangoitia eta Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideek prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean, eta atzo Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak eta Anton Damborenea Euskadiko popularren ekonomia arduradunak izenpetutako ituna hizpide izan dute.

EAJren eta PPren arteko akordioaren ondotik, Jaurlaritzak osasungintzan, hezkuntzan eta gizarte zerbitzuetan murrizketa gehiago egingo dituela iragarri du EH Bilduk. Horren ustez, akordiok Madrilen eta Bruselaren irizpenei men egiten die, zorraren ordainketa lehenesten du herritarren beharren gainetik, ekonomia espekulatiboaren defentsa egiten du eta finantza eta interes espekulatiboak obeditzen ditu.

EH Bilduren esanetan, EAJren eta PSE-EEren aurrekontu akordioak langabeziaren gorakada ekarriko du, krisitik ateratzeko, industria propioa defendatzeko eta enplegua sortzeko tresna propioak erabiltzeari uko egin dietelako. "Ez dituzte hiritarren eguneroko arazoak konponduko, eta ez dute gizarte libre bat eraikitzeko pausorik emango", gaineratu du.

"Akordio horrek gutxi batzuen ongizatea lehenesten du. Urkulluren Gobernuak bere rol mugatua onartzen du, eta subiranotasunari muzin egin dio errealitate prekarioa aldatzeko", gaineratu du Matutek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea