Ekonomia -

EAE-ko fiskalitatea

Auzitegi Gorenak Gaztela eta Leonen helegitea bertan behera utzi du

Errioxaren helegitea iragan ostegunean atzera bota eta gero, orain Auzitegi Gorenak ez du Gaztela eta Leonena onartu argudio berdinekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomi Erkidegoko fiskalitatearen aurka aurkeztutako kasazio-helegite berri bat atzera bota du Auzitegi Gorenak. Errioxaren helegitea iragan ostegunean atzera bota eta gero, orain Auzitegi Gorenak ez du Gaztela eta Leonena onartu argudio berdinekin.

Bizkaiko Foru Aldundiak gogorarazi duenez, kasazio-helegiteak EAEko Auzitegi Nagusiaren (EAEAN) azken epaiaren aurka aurkeztu zituzten. Kontzertu Ekonomikoa eta Sozietateen Gaineko Zerga babestu zituen EAEANren sententziak.

Justiziaren azken epaiarekin EAEko fiskalitatearen aldeko "sententzien turrustak" jarraitzen duela goraipatu du Aldundiak. Epaiek "egonkortasuna eta segurtasuna eman diote EAEko zerga sistemari", azaldu du. "20 urteko auzien ostean jurisprudentziak hiru aldundietako fiskalitatearen kontrako argudio guztiak desegin ditu", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea