Ekonomia -

Gipuzkoako Auzitegia

Santanderrek 40.000 euro ordaindu beharko ditu Fagorren ekarpenengatik

Banku horren bitartez, Fagor enpresaren ekarpenak erosi zituen 86 urteko emakume batek, horrek zekartzan arriskuei buruzko informaziorik jaso gabe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Auzitegiak 86 urteko alargun bati 40.400 euro itzultzera zigortu du Banco Santander. Izan ere, banku horren bitartez, Fagor enpresaren ekarpenak erosi zituen emakumeak, horrek zekartzan arriskuei buruzko informaziorik jaso gabe. Santanderrek interesak ere ordaindu beharko dizkio emakumeari.

Santanderrek lehen auzialdiko epaitegiaren epaiari errekurtsoa jarri zion, eta gaur Gipuzkoako Auzitegiak bertan behera utzi du.

Salaketan, "bizitza osoa" garbitzaile moduan lanean eman duela azaldu zuen emakumeak, eta Fagorreko ekarpenak Santanderreko konfiantzazko langile batek gomendatuta erosi zituela nabarmendu zuen. Ikasketa "gutxi" eta finantzen inguruan ezagutza "murritza" zuela adierazi zuen emakumeak, eta langileak ez zizkiola baldintza "errealak" azaldu esan zion epaileari.

Gipuzkoako Auzitegiak lehen auzialdiko epaitegiaren erabakia berretsi du gaur, eta, horrez gain, emakumeak ekarpenak kontratatu zituenetik (2006ko uztailetik) diru horrek eragingo zituzkeen interesak ordaintzera zigortu du Banco Santander. Hala ere, epaia ez da irmoa, eta Santanderrek Auzitegi Gorenera jo dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea