Ekonomia -

Kaleratzeak

Zamudioko eta Iruñeako Gamesako langileek itxialdia egingo dute

Zuzendaritzak iragarri dituen "berehalako" 52 kaleratzeak salatzeko egingo dute itxialdia.

Gamesa
Gamesa
Gamesa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gamesan CC.OO. sindikatuak dituen ordezkariek itxialdia hasiko dute gaueko hamarretan. Itxialdia Zamudioko eta Iruñeako egoitzetan egingo dute eta zuzendaritzak iragarritako 52 langileren "berehalako" kaleratzeak salatuko dituzte.

Ohar bidez adierazi dutenez, 52 kaleratzeak aste honetan bertan gauzatuko dira, ostegun eta ostirala artean. Konpainiaren egitura alorrari eragingo dio erabakiak. CC.OOren hitzetan, Zamudioko lantegiko hamar langile eta Iruñeako 25 kaleratuko dituzte. Gainerako kaleratzeak Espainiako beste lantegietan egingo dira.

Sindikatuak Gamesaren jarrera salatu du, urteko azken hiruhilekoan 31 milioi euroko onurak izango dituela iragarri eta gutxira hartu baitu 52 langile kaleratzeko erabakia.

Gamesak ia 700 langile kaleratu ditu 2012tik egindako bi enplegu-erregulaziotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Iruñeko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Nafarroan EAE albisteak Multinazionalak albisteak Siemens Gamesa bideoak Lan gatazkak albisteak gaur Zamudio