Ekonomia -

Langileentzako eskaintza

Iberdrolako langileek akziotan jaso ahalko dute ordainsari aldakorra

Konpainia elektrikoko langileek ordainsari aldakor osoa edo horren zati bat akziotan jaso ahalko dute; 12.000 euro, gehienez. Gaurko saioaren erdian, % 0,29 galtzen ari zen burtsan konpainia.

Iberdrola dorrea, Bilbo. Argazkia: EiTB.
Iberdrola dorrea, Bilbo. Argazkia: EiTB.
Iberdrola dorrea, Bilbo. Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrolako langileek 2013 eta 2014. urteetako ordainsari aldakor osoa edo haren zati bat konpainiaren akziotan jaso ahalko dute, aurreko urteetan bezala, Iberdrolak berak hala eskainita, enpresak gaur Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.

Konpainia elektrikoak azaldu duenaren arabera, behargin bakoitzari zenbat akzio dagozkion kalkulatzeko, zatiketa egingo dute: langileak ordainsari aldakorretik akziotan jaso nahi duen kopurua, beti 12.000 eurotik beherakoa izango dena, zatikizuna izango da, eta Iberdrolaren akzioek aldakorra ordaintzen den egunaren amaieran diru azoketan duten balioa zatitzailea.

Akzioak emateko plana egoitza fiskala Espainiako Estatuan duten Iberdrolaren langile guztiei bideratuta dago, baita Iberdrolaren kontrolpeko enpresetan daudenei ere.

Espainian araututako jarduerak egiten dituzten sozietateen eguneroko kudeaketaz arduratzen diren beharginak, bestalde, eskaintzatik kanpo utzi dituzte.

Gaurko saioaren erdian, Iberdrolaren akzioak % 0,29 galtzen ari ziren; 4,73 euroko balioa zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola gaur