Ekonomia -
Aurrekontuak 2014
Zor gehiago eta Kupo gutxiago eskatu dizkio EH Bilduk Jaurlaritzari
Ogasun sailburuarekin batzartu da EH Bildu, 2014ko Aurrekontuen aurrean beren jarrera azaltzeko. UPyDko ordezkariarekin ere bildu da Gatzagaetxebarria.
Erredakzioa
2014rako aurreikusitako gastu-gaitasuna handitzea eskatu dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari, eta, horretarako zor gehiago igortzea eta Kupoari bideratutako zenbatekoa murriztea eskatu dio.
EH Bilduren hitzetan, subiranotasunaz hartuta erabakirik gabe, ''gaixotasun terminal bati tiritekin aurre egiten saiatzea bezala'' izango dira Aurrekontuak.
Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Fidantza sailburuarekin batzartu da astelehen honetan EH Bilduren ordezkaritza bat, Aurrekontuen inguruko jarrera azaltzeko, eta jarrera hori biltzen duen dokumentua helarazi dio EH Bilduk sailburuari.
Bertan, defizit-muga zehazten duen Jasangarritasun Legeari men ez egitea proposatzen du EH Bilduk, eta Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan zor-muga handiagoa adostea.
''Zergatik ezin du zor handiagoa hartu, beste erkidego batzuek bikoitza edo gehiago dutenean? Euskaldunek zergatik ordaindu behar dute Valentzian edo Gaztela-Mantxan egin dutenagatik?''
Dokumentu horretan bildutako beste puntu batean, berriz, Kupoa jaistea proposatu dute.
UPyDrekin bilera
Arratsaldean, Gorka Maneiro UPyDko ordezkariarekin batzartu da sailburua.