Ekonomia -

Airbus

Airbusek kontratu garrantzitsua lortu du, EAErentzat 'onuragarria'

Emirates eta Etihad enpresek 137 hegazkin erosiko dizkiote guztira abiazio alorreko partzuergo europarrari. ITP enpresa bizkaitarra partzuergo horretan sartuta dago.

Airbusek kontratu garrantzitsua lortu du Dubaiko azokan. EFE
Airbusek kontratu garrantzitsua lortu du Dubaiko azokan. EFE
Airbusek kontratu garrantzitsua lortu du Dubaiko azokan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak adierazi du Dubaiko Emirates enpresak eta Etihadek Airbus partzuergo europarrari 137 hegazkin erostea onuragarria izango dela Bizkaiko ITP enpresarentzat, partzuergoko kide delako, baina baita horrekin elkarlanean aritzen diren enpresentzat ere.

Emiratesek iragarri du 50 A380 hegazkin erosiko dizkiola Airbusi, eta Etihadek 87 erosiko ditu, 19.000 milioi dolarren truke.

Tapiak Zamudiko parke teknologikoan hedabideei azaldu dienez, ITPk "oso kontratu garrantzitsuak ditu ikerketa eta garapen alorrean" EAEko beste zentro teknologiko batzuekin, eta "hornitzaile sare zabala du Euskal Herrian". Horregatik, onura ez dela ITPrentzat bakarrik izango azpimarratu du.

"Hau da Euskadik garapen alorrean inbertsioak eginda hartu nahi duen bidea", adierazi du sailburuak Zamudion, EAEko teknologia parkeen Ate Irekien Egunaren XIV. edizioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea