Ekonomia -

Urtarrila

Eurotaldeak Espainiaren erreskatearen amaiera baimendu du

Hala ere, Espainiako Gobernuak bultzada erreformistari eutsi behar diola adierazi du Eurotaldeak, finantza sektorea oraindik ahul dagoelako.

Olli Rhen Europako Batzordeko presidenteordea. Argazkia: EFE
Olli Rhen Europako Batzordeko presidenteordea. Argazkia: EFE
Olli Rhen Europako Batzordeko presidenteordea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek Espainiako erreskatearen amaiera baimendu dute ostegun honetan. Urtarrilean amaituko da finantzaketa programa, eta, aurreikusi dutenaren arabera, irteera "garbia" izango da, luzapenik gabe, finantza sektorea sendatzea lortu baitute.

Hala ere, Espainiako Gobernuak bultzada erreformistari eutsi behar diola adierazi du Eurotaldeak, finantza sektorea oraindik ahul dagoelako.

Hamazazpiak eguerdian bildu dira. Besteak beste, Irlandak abenduan erreskatea atzean uztea eta troikaren (Europako Batzordea, Europako Banku Zentrala eta Nazioarteko Diru Funtsa) eta Greziaren arteko negoziazioak aztertu dituzte bertan.

2012ko uztailean, 100.000 milioi euro jarri zituzten Espainiaren esku, eta horietatik 41.300 milioi euro erabili ditu. Eurotaldeak erreskatea aztertu duen txostena aurkeztu du, eta oraindik gainditu behar diren erronkak aztertu ditu.

Azaroaren 18an, Europako Batzordeak Espainiako finantza programaren laugarren eta azken txostena aurkeztuko du, eta, abenduaren 2tik aurrera, troikak beste behin bisitatuko du Espainia finantza programa ikuskatzeko.

Irailaren 30ean aurkeztutako azken analisian, Espainiako erreskateak erakundeen kapitala eta likidezia hobetu dituela esan zuen troikak. Hala ere, zaintzen jarraitu behar dela nabarmendu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea