Ekonomia -

Kataluniako Parlamentua

Ratok Bankian egindako lana defendatu eta autokritika saihestu du

Kataluniako Parlamentuaren ikerketa batzordean agerraldia egin du Bankiako presidente ohiak. Lehentasunezko akzioen Trukea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ikuskatu zuela erantsi du.

Rodrigo Rato Bankiako presidente ohia Kataluniako Parlamentuaren ikerketa batzordean. EFE
Rodrigo Rato Bankiako presidente ohia Kataluniako Parlamentuaren ikerketa batzordean. EFE
Rodrigo Rato Bankiako presidente ohia Kataluniako Parlamentuaren ikerketa batzordean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bankian egindako lana defendatu du gaur Rodrigo Rato entitateko presidente ohiak, eta lehentasunezko akzioen trukaketagatik autokritika egitea saihestu du. Trukea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) ikuskatu zuela erantsi du Ratok.

Kataluniako Parlamentuaren ikerketa batzordean agerraldia egin du Bankiako presidente ohiak. Rato Espainiako Bankuaren irizpideaz, auditoreen txostenetaz edo CNMVren ikuskaritzaz baliatu da Caja Madrid, Bancaja eta beste bost aurrezki-kutxen arteko fusioa, Bankia burtsara ateratzea edo lehentasunezko akzioen trukaketa justifikatzeko.

Ratok 2012ko maiatzaren 7an kargua utzi zuen. Bankiako presidente ohiak 22.500 milioi euro hornitu zituela adierazi du. Entitatea onbideratzen saiatu zela gaineratu du. Bulegoak itxi zituela esan du. Horrela, agintariek ezarritako kapital baldintzak betetzeko helburuarekin lan egin zuela defendatu du.

Bankia dela eta erantzukizunik ote duen galdetu diote Ratori. 2010eko urtarrilaren amaieratik 2012ko maiatzera arte hartutako erabakien "erantzukizuna" berea dela erantzun du Bankiako presidente ohiak.

"Laster arte, gangster"

Ratoren agerraldian tentsio-unerik larrienaren protagonista David Fernandez CUPeko parlamentaria izan da. Ratori sandalia botatzeko keinua egin du Fernandezek, eta "infernuan" itxarongo diola esan dio.

Davis Fernandez Rato efe

David Fernandez CUPeko parlamentariak sandalia botatzeko keinua egin du. Argazkia: EFE

"Infernuan ikusiko gara. Zure infernua gure itxaropena da. (...) Laster arte, gangster. Mafia kanpora", esan dio Fernandezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea