Ekonomia -

Fagor Etxetresnak

Fagorrek hartzekodunen konkurtsoa eskatuko duela aurreratu du Soriak

Txema Gisasola MCCko presidenteak Fagor Etxetresnak enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartuko dela jakitera eman diola adierazi du Industria ministroak.

Jose Manuel Soria Industria ministroa. Argazkia: EFE
Jose Manuel Soria Industria ministroa. Argazkia: EFE
Jose Manuel Soria Industria ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txema Gisasola Mondragon Korporazioko presidenteak Fagor Etxetresnak enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartuko dela atzo arratsaldean jakitera eman ziola adierazi du gaur Jose Manuel Soria Industria ministroak.

"Fagor Etxetresnak enpresaren krisia oso gertutik jarraitu dugu azken hilabeteetan. Enpresari likidezia behin baino gehiagotan eman diotela esan dit Txema Gisasolak, baina taldearen arazoak konpontzeko ez da nahikoa izan, eta aurrekonkurtsoan sartu ziren", azaldu du Soriak.

Fagor salbatzeko egitasmo bat zegoela azaldu du ministroak, baina MCCk beste ekarpen bat egin behar zuela jasotzen zuen, eta Korporazioak ez egitea erabaki zuen, finantziazioa kooperatibistek beraiek jartzen dutelako.

"Horregatik konpainia aurrekonkurtsotik konkurtsora pasako dela jakinarazi zidan atzo arratsaldean Mondragoneko presidenteak", azaldu du Industria ministroak.

Bestalde, Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidenteak Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu du gaur. Gasteizko Exekutiboa "iparra galduta" dabilela esan du Quirogak. Jaurlaritza Fagorren krisiaren aurrean "beldur" dela "demostratzen ari da", PPko buruzagiaren hitzetan.

Zentzu horretan, Fagorren egoera krisiaren "adibide dramatikoa" dela esan du Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea