Ekonomia -

Fagor Brandt

Fagor Etxetresnen Frantziako filiala, hartzekodunen konkurtsoan

Frantziako zuzendaritzak eta sindikatuek matrizetik deslotzea eskatu diote administratzaile judizialari. Hartzekodunen konkurtsoan egonda berriz ere produkzioari ekin nahi diote.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Etxetresnen Frantziako filialak ordainketak eteteko espedientea aurkeztu eta hartzekodunen konkurtsoan sartu da, EiTBk jakitera eman duenez.

Frantziako zuzendaritzak eta sindikatuek matrizetik deslotzea eskatu diote administratzaile judizialari. Hartzekodunen konkurtsoan egonda berriz ere produkzioari ekin nahi diote, uste baitute aukera bat izan daitekeela aurrera ateratzeko.

Fagor Brandt enpresak ia 2.000 langile ditu Frantzian, eta lau lantegi ditu, Aizenai eta La Roche, Yon (Vendee ), Vendome (Loir- et- Cher) eta Orleans (Loiret).

Fagor Brandt hartzekodunen konkurtsoan sartu eta administrazio judizialaren azpian geratu da, zuzendaritzako bozeramaile batek ezohiko enpresa-batzordea egin ostean jakitera eman duenez.

Horrela, Justiziaren babespean finantziazioa lortzeko irtenbideak bilatzen jarraituko du Frantziako filialak.

Aldez aurretik erabakia langileen ordezkariei kontsultatu diela azaldu du Fagor Brandt konpainiak agiri batean.

Finantzaketaren bidez Fagor Etxetresnakek jarduera jarraitzeko aukera izatea eta bideragarritasun plana martxan jartzea zuen helburu, baina ez dutenez lortu, "Fagor Brandt-en zuzendaritzak Ordainketak Eteteko Espedientea abiaraztea" erabaki du, Nanterreko Merkataritza Epaitegian (Parisko inguruetan)", gaineratu dute.

Oharrean zehazten dutenez, "Fagorrek MCCrekin, erakundeekin eta haien kideekin abiarazitako negoziazioen lehen fasea bukatu da".

Epaitegiaren zaintzapean egonda, Fagor Brandt jarduera jarraitzeko konponbideen bila ari da, "ahal duen neurrian" enplegua, hornitzaileen eta haien kideen interesak mantentzen duen bitartean.

Gaur goizean, langileen batzordea bildu ostean, Arnaud Montebourg Frantziako Industria ministroak esan duenez, Espainiako Gobernuarekin harremanetan dago "edonolako" finantzaketa bideak lortzeko helburuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea