Ekonomia -
Fagor etxetresnak
Azpeitiko Grumal enpresaren etorkizuna kolokan, Fagorreko krisiagatik
Sukaldeko altzariak ekoizten dituen Grumal enpresako langileak kalera atera dira goizean, Grumal ixteko beldur direla salatzeko.
Erredakzioa
Fagor Etxetresnaken krisiak kolokan jarri du Azpeitiko Grumal enpresaren etorkizuna. Sukaldeko altzariak ekoizten dituen enpresa hau, Fagorren esku dago 2005etik.
Bien bitartean, hartzekodunen konkurtsoan dagoen Fagor Etxetresnak finantziazio bila dabil, eta "azken unera arte" horrela jarraituko dute. Dena den, geroz eta zailagoa dute finantziazio hori lortzea, laguntza jasotzeko epea agortzear baitago.
Fagorren behin-betiko itxierak ondorio oso larriak ekarriko lituzte. Izan ere, mundu osoan zehar banatuta 5.600 langile dauzka; horietako 2.000, Euskadin. Egoera kaskar honen aurrean, langileek mobilizazioak hasi dituzte. Basaurin dagoen Edesa enpresako langileek, adibidez, itxiera mugagabea abiatu dute, eta Azpeitiko Grumaleko beharginak kalera atera dira gaur goizean.
2005ean Fagor Etxetresanekek akordioa hitzartu zuen Masco Corporation multinazionalarekin, 18 milioi euroren truke, Grumal Taldea eskuratzeko. Esan bezala, Grumal ateak eta sukaldeko altzariak ekoizten dituen Espainiako enpresa garrantzitsuenetakoa da.