Ekonomia -
Dokumentazioa
Profila: Xabier Sagredo BBK-ko presidente berria
Andoni Ortuzarren konfidantzazko gizona da BBkren presidente berria.
Erredakzioa
Xabier Sagredo Ormaza (41 urte) BBKren jarduneko presidente bihurtuko da astelehen honetan, Mario Fernandezen ordez.
Sagredo BBK-ko presidenteorde eta Bizkaiko EAJren zuzendaritzako kide da egun.
Buruzagi jeltzalea iazko azaroan sartu zen BBKn, EAJk proposatuta.
Sagredo Ekonomia Zientzietan lizentziaduna da, eta finantziazioan eta lan arriskuetan aditu.
Ibilbide profesionala Ipar Kutxan hasi zuen. Bertan, hedapen saileko zuzendaria izan zen, 1997. urtetik 2007. urtera.
Handik, autobusak eta azpiegiturak kudeatzen dituen Transitia enpresako zuzendaritzara pasatu zen, 2012 arte.
2009tik, gainera, Iberdrola Generacion konpainian zuzendaritzako batzordekide da, kanpo aholkulari gisa.