Ekonomia -

Presidente aldaketa BBK-N

Xabier Sagredo izendatu dute BBK-ko jarduneko presidente

Mario Fernandez egungo presidenteak kargua utziko du, 70 urte bete baititu, eta hori baita, hain zuzen ere, erakundeko estatutuek ezarritako adin muga.

Mario Fernandez BBK-ko presidenteak kargua utziko du gaur. EiTB
Mario Fernandez BBK-ko presidenteak kargua utziko du gaur. EiTB
Mario Fernandez BBK-ko presidenteak kargua utziko du gaur. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Sagredo Bizkaiko EAJren zuzendaritzako kidea izendatuko dute gaur BBK-ko jarduneko presidente. Izan ere, Mario Fernandez egungo presidenteak 70 urte bete ditu astelehen honetan, eta aurrezki kutxaren estatutuek adin muga hori ezartzen dute karguan egoteko.

Mario Fernandezen ordezkoa asteazkenean aukeratuko du BBK-ko administrazio-kontseiluak.

Sagredo (41 urte) BBK-ko presidenteordea da, eta jarduneko presidente lanetan arituko da hilabete honetako bigarren hamabostaldian erakundeko gobernu organoak presidente berria hautatu arte. Nolanahi ere, Sagredo bera da faboritoa presidente karguan jarraitzeko.

Buruzagi jeltzalea iazko azaroan sartu zen BBKn, EAJk proposatuta. Duela hilabete gutxi arte, Bizkai Buru Batzarreko (BBB) diruzaina izan da.

BBK-k, EAEko gainerako aurrezki kutxek bezala, bere gizarte-ekintza baino ez du kudeatzen, jarduera ekonomikoa Kutxabanken esku dagoelako.

Fernandezek BBK utziko du, baina Kutxabankeko presidente izaten jarraituko du.

Kargu horrek ez du adin-mugarik, Kutxabank sozietate anonimoa delako eta legeak eta banku horren barne araudiak ez dutelako mugarik jartzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea