Ekonomia -

2014ko Aurrekontuak

Quiroga: 'Jarrera irekia izango dugu Aurrekontuen izapidean'

"Aurrekontuak gertutik aztertuko ditugu, benetan enplegua sortzeko eta Euskadik bizi duen egoera zailari aurre egiteko egin dituzten baieztatzeko", azpimarratu du Euskadiko PPren presidenteak.

PPk "krisiaren kontrako borrokan" politika ekonomiko "eraginkor" bat aplikatzen duela esan du. EiTB
PPk "krisiaren kontrako borrokan" politika ekonomiko "eraginkor" bat aplikatzen duela esan du. EiTB
PPk "krisiaren kontrako borrokan" politika ekonomiko "eraginkor" bat aplikatzen duela esan du. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidenteak esan duenez, bere alderdia 'jarrera irekia' izango du euskal Aurrekontuen izapidean, kontuetan "eragiteko" asmoz.

Gainera, bere alderdiko kideen babesa izateko, aurrekontuek "krisialditik ateratzea eta ez aspaldiko errezetetan sakontzea" izan behar dute helburu.

"Aurrekontuak gertutik aztertuko ditugu, benetan enplegua sortzeko eta Euskadik bizi duen egoera zailari aurre egiteko egin dituzten baieztatzeko", azpimarratu du

Quirogaren esanetan, baliabide gabezia kontuan izanda, oinarrizkoa da diru publikoa "Hezkuntza, Osasuna eta Enplegua sortzeko inbertsioa" bermatzeko erabiltzea.

Halaber, Quirogaren arabera, PPk "krisiaren kontrako borrokan" duen politika ekonomiko "eraginkor" bat aplikatzen du "Euskadi eta Espainia osoa" krisitik ateratzeko.

EAJren ere jarrera 'irekia'

Joseba Egibar EAJren Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak atzo, larunbata, iragarri zuenez, euskal erakundeetan aurrekontuen inguruko negoziazio 'irekia' izango da, eta osoko zuzenketak ez aurkezteko konpromezua hartu du alderdi jeltzaleak, 2014rako Aurrekontuek aurrera egitea errazteko asmoz.

Egibarrek Radio Euskadiko goizeko solasaldian egin zituen adierazpenok, Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderi guztietako kideekin, UPyD izan ezik.

2014rako Euskal Aurrekontuen proiektua Eusko Legebiltzarrean erregistratu eta gero, EAJren bozeramale eta GBBren presidentea ziur agertu zen PSE-EErekin lortutako itun fiskalak euskal aurrekontuetan 'isla' izango duela.

Bestalde, Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak EAJri ohartarazi zionez, koalizio abertzaleak (Gipuzkoako Gobernuaren buru da) "koherentzia" printzipioak oinarri hartuta eta ez "Gobernuan nor dagoen begiratuta" ekingo die negoziazioei.

"Aurrekonturen batekin ados ez bagaude, zuzenketa aurkeztuko dugu. Ez ditugu babesak partekatuko, baizik eta kudeaketa zentzu politikoarekin jantzi nahi dugu", argi utzi zuen Matutek. Halaber, deitoratu zuen Eusko Jaurlaritzaren proiektuak ez duela fiskalitatearen igoera mailakatuta jasotzen, ezta aberastasuna eta enplegua banatzeko neurririk ere.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea