Ekonomia -

Kutxen Legea

Berme gisa gorde beharreko diruari alternatiba iragarri du Guindosek

Banku baten % 50 baino gehiago kontrolatzen duten kutxei berme zorrotza eskatu nahi die asteazken honetan onartuko dute Kutxen Legeak. Neurriak Gizarte Ekintza arriskuan jartzen duela dio Kutxabankek.

Luis de De Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroa, Bilbon. EFE
Luis de De Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroa, Bilbon.
Luis de De Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroa, Bilbon. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxen eta bankuen fundazioek berme moduan gordeta izan beharko duten diru kopuruaren aurrean alternatiba bat egongo dela aurreratu du astearte honetan Luis de De Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak Bilbon.

Kutxen Legea onartuko dute asteazken honetan Madrilen, eta, troikak eskatuta, lege horren proiektuak berme zorrotza eskatu nahi die banku baten % 50 baino gehiago kontrolatzen duten kutxei.

Berme horrek, baina, Gizarte Ekintza arriskuan jarriko lukeela salatu du Kutxabankek, eta, ondorioz, berme hori malgutzea eskatu diote Kutxanbankek berak eta EAJk PPri eta Gobernuari.

Ministroak aurreratu du dagoeneko EAJrekin eta Euskadiko PPko presidentearekin hitz egin duela, eta alternatiba horren berri badutela. ''Alternatiba horrek behar bezala betetzen du berme horren egitekoa'', gaineratu du ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea