Ekonomia -
Txostena
Munduko Bankuak 141 herrialde proposatu ditu Espainiaren aurretik
Batez beste, Espainian 10 prozedura eta 23 egun behar dira negozio berri bat abiatzeko; Zeelanda Berrian, ordea, egun erdi baino ez da behar.
Erredakzioa
Espainia 142. postuan kokatu du Munduko Bankuak, negozio berri bat abiarazteko beharrezko prozedurak aztertuta egin duen zerrendan, gaur, asteartea, plazaratutako 'Doing Business' (enpresen baldintzak aztertzeko) txostenean.
Hortaz, Munduko Bankuak 141 herrialde proposatu ditu Espainiaren aurretik, negozio berria sortzeko erraztasunak ematen dituzten herrialdeen zerrendan, nahiz eta enpresa berri bat sortzeko orain bost egun gutxiago behar den.
Batez beste, Espainian 10 prozedura eta 23 egun behar dira negozio berri bat abiatzeko; Zeelanda Berrian, ordea, egun erdi baino ez da behar.
Singapur, Hong Kong, Zeelanda Berria, AEB eta Danimarka dira enpresa berriak abiarazteko erraztasun handienak ematen dituzten herrialdeak, txosten horretan agertzen denez. Bertan, Errusiak, Filipinek eta Guatemalak aurrerapauso handia eman dutela nabarmendu dute.
188 herrialdeko zerrendan, azken urtean aurrera gehien egin duten herrialdeak honako hauek dira: Ukraina (112), Ruanda (32), Errusia (92), Filipinak (108), Kosovo (86), Djibouti (160), Boli Kosta (167), Burundi (140), Mazedonia (25) eta Guatemala (79).