Ekonomia -

Lan istripua

Muskizeko Petronorreko azpikontrata bateko langilea hil da

Petronorreko eta azpikontrata ezberdinetako lan batzordeek egun bateko lanuztea egingo dute heriotza salatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Masa Norte S.A. enpresako langile bat hil da goizean Petronorren lanean ari zen bitartean. J.E.B.S. da hildakoa eta lanean ari zen bitartean bihotzekoak jo eta hil egin da. Petronorrek azpikontratatutako enpresa batentzat lan egiten zuen hildakoak.

Zuzendaritzak ohar bidez adierazi duenez, langilea ondoezik sentitu da eta Petronorreko osasun zerbitzuak artatu du. Osakidetzeko anbulantzia medikalizatua ere gerturatu da, baina ezin izan dute ezer egin eta bertan hil da. Autopsia egingo diote beharginari.

Petronorreko eta azpikontrata ezberdinetako lan batzordeek bilera egin dute eta hildakoaren sendiari eta lankideei doluminak eman dizkie. Gainera, biharko lanuztea deitu dute protesta moduan. Lanuztea bihar goizeko zortzietan hasiko da eta asteazkeneko goizeko zortzietan amaituko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Petronor albisteak Muskiz bideoak