Ekonomia -

Zerga sistema

'Osasun zentimoa' legez kanpokoa dela uste du Europako justiziak

Espainiako Estatuko hainbat erkidegok osasun sistema finantzatzeko erregaietan ezarritako zerga da 'osasun zentimoa'.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nils Whal Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak legez kanpokotzat jo du gaur "osasun zentimoa", hau da, hainbat erkidegok osasun sistema finantzatzeko erregaietan ezarritako zerga.

Hori horrela, baliteke Espainiak 13.000 milioi euro itzuli behar izatea.

Europar Batasunaren abokatuaren erabakia ez da halabeharrez betetzekoa, baina Justizia Auzitegiak kasuen % 80tan babesten du.

Auzia Kataluniako garraio enpresa batek salaketa aurkeztu eta gero zabaldu zuen lurralde horretako Justizia Auzitegi Nagusiak. Ondoren, auzitegi horrek Europara jo zuen, auzia azter dezan.

Orain, Europar Batasuneko epaileak Nils Whalen txostena aztertzen hasiko dira, eta hurrengo hilabeteetan epaia emango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea