Ekonomia -

Langabezia Euskadin

Aburto: 'Estatuarekin alderatuz hamar puntu azpitik gaude oraindik'

Langabezia datua “txarra” dela onartu du Juan Mari Aburto Jaurlaritzako Enplegu sailburuak, baina egoerak onera egingo duela adierazten duten “adierazle batzuk” badaudela azpimarratu du.

Juan Mari Aburto Enplegu sailburua. EITB.
Juan Mari Aburto Enplegu sailburua. EITB.
Aburto: 'Argi dago datua txarra dela'

2:26

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013ko hirugarren hiruhilekoko langabezia datua “txarra” dela onartu du Juan Mari Aburto Jaurlaritzako Enplegu sailburuak, baina egoerak onera egingo duela adierazten duten “adierazle batzuk” badaudela azpimarratu du.

Langabeziak gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoan azken hiruhilekoan, eta ekainean baino 1.100 langabe gehiagozenbatu zituzten irail amaieran; 156.000, hain zuzen ere (langileria aktiboaren % 15,84).

Aburtoren hitzetan, datua “txarra da, zalantzarik gabe”, baina, oraindik ere, Estatukoa baino 10 puntu baxuagoa dela nabarmendu du.

Rajoyren Gobernuak onartutako lan erreformaren ondorioz, sortzen ari den enplegua “prekarioa” dela gaineratu du Aburtok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea