Ekonomia -

Epaiketa

Krisiak Epsilonen porrota eragin zuela adierazi du Villadelpratek

"Ekaitz perfektua bota zigun", esan du automobil-enpresako zuzendari ohiak, porrota ekarri zuten elementuak azaltzeko.

Joan Villadelprat automobil-enpresako zuzendari ohia. Argazkia: EFE
Joan Villadelprat automobil-enpresako zuzendari ohia. Argazkia: EFE
Hasi da Epsilon Euskadi enpresaren epaiketa

1:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011n Epsilon Euskadiren porrota krisi ekonomikoak, inbertitzaile pribatuen faltak eta Eusko Jaurlaritzan izandako aldaketak eragin zutela azaldu du Joan Villadelprat automobil-enpresako zuzendari ohiak. PSEk egitasmoa "herriaren proiektu" gisa ulertzeari utzi zion, Villadelpraten hitzetan.

"Ekaitz perfektua bota zigun", esan du Villadelpratek, porrota ekarri zuten elementuak azaltzeko.

Merkatatzaritza-gaietarako epaitegian agerraldia egin du gaur Villadelpratek, Gasteizen. Konpainiaren porrotaren "erruduna" bera den ebatzi beharko du auzitegiak. Administrazio Konkurtsalak, Ministerio Fiskalak, Estatuko Abokatutzak eta Patxi Lopezen Exekutiboak hala uste dute.

Villadelprat Epsilon efe

Egitasmoaren porrota

Epsilon Euskadi proiektua automobilismoa sustatzeko sortu zuten eta diru-laguntza publikoetan 50 bat milioi euro jaso zituen. Baina 2011ko otsailean aurrekonkurtsoa eta uztailean hartzekodunen konkurtsoa eskatu zuen, Vital Kutxarekin eta Kutxarekin hartutako kredituak ordaindu ezinik.

Zorra 16,3 milioi eurokoa da, Epsilon Kutxabankekin akordio batera heldu zelako. Hala ere, zorra kitatzeko ardura Arabako Teknologia Parkeak izan du, hau da, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak, hirurak parkeko bazkideak baitira.

Administrazio Konkurtsala

Konkurtso eskaera "berandu" egin zutela defendatu du Administrazio Konkurtsaleko abokatuak, 2009an konpainiak 1,3 milioi euroko galerak izan zituelako dagoeneko. Villadelpratek hartutako neurriak egokiak izan ez zirela erantsi du abokatuak.

Abokatuaren hitzetan, Villadelpratek enpresaren kaudimen-gabezia "areagotu" zuen; izan ere, 2011ko apirilean konpainiaren lehiaketarako alorra saldu zuen. "Diru-sarreren % 80 baino gehiago" alor horren bidez lortzen zituen. Ondorioz, enpresak balioa galdu zuen, 899.263 euroko galera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea