Ekonomia -

Burtsa

FCCren akzioak % 13 garestitu dira Bill Gatesen erosketa eta gero

Microsoften fundatzailea, munduko dirudun handienetako bat, FCCn sartu den unean, eraikuntza enpresak plan estrategikoa jarri du abian zorra murrizteko eta etekinetara itzultzeko.

Burtsa. Argazkia: Efe
Burtsa.
Burtsa. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FCCren akzioak % 13 garestitu dira gaur goizean, Bill Gatesek, 113,54 milioi euroren truke, kapital sozialaren % 6 erosi eta biharamunean.

Akzioak atzo baino % 12,7 garestiago zeuden saioa hasi denean, eta 17,660 euroraino iritsi dira.

Gates konpainiako bigarren akziodun handiena da jada, Esther Koplowitzen atzetik. Koplowitzek kapitalaren % 53,9 du bere esku, B-1998 elkartearen bitartez.

Microsoften fundatzailea, munduko dirudun handienetako bat, FCCn sartu den unean, eraikuntza enpresak plan estrategikoa jarri du abian zorra murrizteko eta etekinetara itzultzeko.

FCCk gorakada handia izan badu ere, Ibex-35ek behera egiten jarraitu du, eta eguerdian % 0,22ko galera zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Microsoft albisteak