Ekonomia -

Eraikuntza

Bill Gates FCCren bigarren akziodun handiena da, akzioen % 6 erosita

Teknologia munduko enpresariak 113,54 milioi euroren truke erosi du eraikuntza enpresaren kapital sozialaren % 6.

Bill Gates Microsoften fundatzailea, eta Esther Koplowitz FCCren akziodun nagusia. Argazkia: Efe
Bill Gates Microsoften fundatzailea, eta Esther Koplowitz FCCren akziodun nagusia.
Bill Gates Microsoften fundatzailea, eta Esther Koplowitz FCCren akziodun nagusia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bill Gates teknologia munduko enpresariak Fomento de Construcciones y Contratas (FCC) eraikuntza enpresaren 7,638 milioi akzio, kapital sozialaren % 6, erosi ditu, 113,54 milioi euroren truke.

Horrela, Gates konpainiako bigarren akziodun handiena da jada, Esther Koplowitzen atzetik. Koplowitzek kapitalaren % 53,9 du bere esku, B-1998 elkartearen bitartez.

FCCk Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalera igorritako ohar batean azaldu duenez, akzio bakoitzeko 14,865 euro ordaindu ditu Microsoft enpresaren fundatzaileak.

Horren berri zabaldu eta gero, FCCren akzioek % 5,42 egin dute gora burtsan, eta Ibex-35 indizearen gorakada izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Microsoft berriak