Ekonomia -

Pentsio-erreforma

Manifestazio jendetsuak, pentsioen erreformaren kontra

ELA eta LAB sindikatuek Espainiako Gobernuaren legeari aurre egiteko neurriak eskatu dizkiete alderdi politikoei.

Pentsioen erreformaren kontrako manifestazioa Bilbon. Argazkia: EiTB
Pentsioen erreformaren kontrako manifestazioa Bilbon. Argazkia: EiTB
Pentsioen erreformaren aurka manifestatu dira Bilboko kaleetan

1:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona kalera atera dira larunbat honetan Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuek eta hainbat eragile sozialek deituta, Espainiako Gobernuak onartu berri duen pentsio erreforma legearen kontra.

Manifestazioak 17:30ean hasi dira Bilbon eta Donostian, hurrenez hurren, Jesusen Bihotzen plazatik eta Boulevarretik. Gasteizen Bilbo plazatik hasi da manifestazioa 18:00etan eta Iruñean ordubete geroago hasi da martxa.

Manifestariek Hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleak zeharkatu dituzte "Prentsioen murrizketarik ez" lelopean.

Bilboko manifestazioa hasi aurretik, limusinatik jaisteko eta herritarren beharrei erantzuteko eskatu die Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusiak politikariei.

Euskal alderdi politikoei zehazki jarrera pasiboa albo batera uzteko, eta Madrilek eragiten duen gizarte hondamendiari aurre egiteko neurriak hartzeko ere eskatu die.

Txiki Muñozen esanetan, pentsio erreformak banketxeei onura egiten die herritarrek aseguru pribatuak egitea baitu helburu. Bestalde, "Madrildik datorren guztia" ontzat hartzea egotzi die erakundeei eta alderdiei.

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak Donostiako manifestazioan parte hartu du, eta Espainiako Gobernuaren pentsio erreforma kritikatzeaz gain, euskal sistema publikoa bideragarria dela gaineratu du. Euskal pentsio sistema publikoa lortzeko bidean pausoak emateko eskatu die Euskal Herriko instituzioei.

Bestalde, aitzakiarik ez jartzeko eskatu dio euskal administrazioari.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Langileen Alkartasuna LAB EAE Gizartea Ekonomia albisteak Manifestazioak Sindikatuak Erretirodunak azken ordukoa