Ekonomia -
Elkarrizketa
De Andres: 'Ekarpenen Legea oso gaizki eginda dago'
Arabako ahaldun nagusiaren hitzetan, "legea ez da batere eraginkorra". "Araua ez da bidegabea, ezta bidezkoa ere, bete behar dena baizik", adierazi du Jose Luis Bilbaok.
Eriz Lotina/eitb.com
Ekarpenen Legea "oso gaizki eginda" dagoela uste du Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak. De Andresen hitzetan, bi lurralderi, Gipuzkoari eta Arabari, "legeak aurreikusten duenaren gainetik" dirua biltzeko eskatzen die. Hori "ezinezkoa" dela erantsi du.
De Andres Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioan elkarrizketatu dute. Bi lurraldeei "kalte" egiten ari zaiela gaineratu du Arabako ahaldun nagusiak. "Legea ez da batere eraginkorra eta eztabaida antzuetara garamatza", errepikatu du.
Epe luzera "aldaketak" espero dituela esan du De Andresek, "bestela bidegabea izango litzatekeelako".
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren hitzetan, "araua ez da bidegabea, ezta bidezkoa ere, bete behar dena baizik". Legearen aplikazioa defendatu du Bilbaok: "Araua bere horretan aplikatu behar da".
"Guk ez diogu inori kalte egiten, ez gara Gipuzkoaz eta Arabaz baliatzen", erantsi du. "Nire jarrera oso argia da, Bizkaiko udalen eta Aldundiaren dirua defendatzea", adierazi du.