Ekonomia -

Lan-hitzarmena

Bi orduko lanuzteak deitu dituzte eskoletan, urriaren 22 eta 24rako

Kristau eskoletako ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek bi orduko lanuzteak deitu dituzte urriaren 22 eta 24rako, murrizketarik gabeko lan-hitzarmen propioa negoziatzea eskatzeko.

Lanuzteak urrian egingo dituzte. EFE.
Lanuzteak urrian egingo dituzte. EFE.
Lanuzteak urrian egingo dituzte. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kristau eskoletako ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek bi orduko lanuzteak deitu dituzte urriaren 22 eta 24rako, murrizketarik gabeko lan-hitzarmen propioa negoziatzea eskatzeko.Eskoletako 12.000 langileei lanuzteekin bat egiteko deia egin diete aipatu sindikatuek, Bilbon egindako agerraldian. Patronalak bere jarrerari eutsi egin diola azpimarratu dute, nahiz eta irailean egindako grebak "arrakasta" izan.Horrez gain, hilaren 29an Euskal Herriko hiriburuetan elkarretaratzeak egingo dituztela iragarri dute sindikatuek. Patronalak bere horretan jarraitzen badu, azaroaren azken astean mobilizazio gehiago egingo dituztela adierazi dute.Patronalarekin duten gatazkan, epaitegian arrazoia eman zieten langileei. Baina, egungo egoera argudiatuta, murrizketak "inposatu" nahi dizkietela salatu dute sindikatuek. Patronalari negoziazio mahaira itzul dadin eskatu diote, eta Jaurlaritzari, berriz, hilaren amaieran egingo duten bileran bitartekaritza lanak egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea