Ekonomia -
Argindarraren prezioa
Argindarra % 3,1 garestiagoa da gaurtik
Abuztuan % 1,2 egin zuen gora eta, aurretik ere, urtarrilean, %3 garestitu zen. Hala, 2012ko urtarriletik % 8 igo da prezioa.
Erredakzioa
Gaurtik hasita, batez beste % 3,1 garestituko da argindarraren prezioa, alor horretako adituen kalkuluaren arabera eta Espainiako Aldizkari Ofizialak joan den asteko enkantearen emaitzak argitaratu ostean.
Abuztuan ere %1, 2 egin zuen gora salneurriak, Espainiako Gobernuak abiatutako energia erreformaren harira. Aurretik, gorabeherak izan ditu prezioak: urtarrilean % 3 hazi zen; 2012ko apirilean, % 6,6 jaitsi, eta 2012ko uztailean, % 1,2 egin zuen behera.
Argindarraren prezioa Gobernuak ezartzen du hiru hilero eta bi elementu izaten ditu kontuan: energiaren prezioa (enkante bidez kalkulatzen da) eta Gobernuak ezarritako prezioa.
2013ko lauhilekoan, prezioa izoztea erabaki zuen Gobernuak, eta % 3,1eko igoera hori enkantean erdietsitako salneurriari dagokio.
Igoera berri horren ondorioz, iazko urtarriletik % 8 igo da argindarraren prezioa.