Ekonomia -
Estatuko Aurrekontu Orokorrak
Pentsioak % 0,25 baino ez dira igoko 2014an, aurreikusitako minimoa
Pentsioak % 0,25 baino ez dira igoko datorren urtean. Hain zuzen, kalkulu berriaren ondorioz aurreikusitako minimoa. Horrez gain, zor publikoak barne produktu gordinaren % ehun hartuko du.
Erredakzioa
Cristobal Montoro Ogasun ministroak 2014ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak aurkeztu ditu kongresuan.
Aurrekontu horietan jasotakoaren arabera, ministerioek % 4,7ko murrizketa izango dute modu homogeneoan. Barne, Hezkuntza, Lan, Nekazaritza eta Ekonomia Ministerioek, berriz, partida handiagoa izango dute erabilgarri.Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jasoko du partidarik handiena (26.544,24 milioi eurokoa), % 11,5 handiagoa, Enplegu eta Gizarte Segurantzari egindako transferentziak kontuan hartuta. Azpimarratzekoa da, pentsioak %0,25 baino ez direla igoko datorren urtean, hain zuzen, kalkulu berriaren ondorioz aurreikusitako minimoa.Industria, Energia eta Turismo Ministerioek, bestalde, partidan gehikuntza handiena izango dute (5.158 milioi euro), %31, 6 gehiago.Halaber, Barne Ministerioak partida handiagoa izango du erabilgarri, 7.298,26 milioi euro, %1,2 handiago. Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioen partida, berriz, %6,6 handituko da.
Bien bitartean, Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioen gastua %3 handituko da 2014an. Ekonomia Ministerioak, bestalde, 2.346,01 milioi euroko aurrekontua izango du, %19,5 gehiago. Hala ere, partidaren hazkundea %4,1 koa izango da, 2013an egindako transferentziak kontutan izanda.
Sustapen Ministerioaren kasuan, aurrekontuak %0,2 egingo du gora, 4.095,17 milioi eurorekin.Osasun, Defentsa, Justizia, Presidentetza eta Atzerri Ministerioek murrizketak izango dituzteOsasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioek %35,6ko murizketa izango dute, 1.907,6 milioi eurorekin. Atzerri eta Kooperaziorako Ministerioek, berriz, %8,8ko murrizketa izango dute, eta Justizia Ministerioaren aurrekontuak %2,3 egingo du behera.
Defentsa Ministerioak, bestalde, 5.742,94 milioi euroko partida jasoko du, murrizketa, beraz, %3,2koa izango da. Azkenik, Presidentetza Ministerioaren aurrekontuak %2,6 egingo du behera.