Ekonomia -

Aurreikuspenak

Espainiako langabezia-tasa %26,6an kokatuko da urte amaieran

Gobernuen datuen arabera, lan merkatua 2014. urtean “egonkortu” egingo da. Urteko bigarren erdialdean enplegua sortzen hasiko da, “politika ekonomikoaren oinarrizko helburua”.

Langabeziak behera egingo du aurten. EFE.
Langabeziak behera egingo du aurten. EFE.
Langabeziak behera egingo du aurten. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabezia-tasa % 26,6koa izango da Espainian urte amaieran eta % 25,9koa 2014. urtean, gaur Rajoyren Gobernuak iragarritakoaren arabera. Aurretik egindako aurreikuspenak hobetu ditu Madrilgo Exekutiboak. Ministroen Kontseiluak makroekonomiaren inguruko aurreikuspenak onartu ditu gaur, 2014ko Aurrekontuekin batera.

Aurreikuspen horien arabera, lan merkatua 2014. urtean "egonkortu" egingo da. Urteko bigarren erdialdean enplegua sortzen hasiko da, "politika ekonomikoaren oinarrizko helburua".

Luis de Guindos Ekonomia ministroak iragarri ditu datorren urtera begira Gobernuak aurreikusitako datuak.

Enplegua sortuko dugun krisiaren lehenengo urtea izango da 2014.a. Txikia izango da, arina, baina enplegua sortuko dugu”, esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea